XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kubeta hori, berorren hondoan dauden Jurasikoko material kalkareoen eta Triasikoko igeltsuen disoluzio zein erosio bidez eratu zen, ondorioz, motela baina jarraia zen hondoraketa probokatu zutelarik, proportzio handitako area deprimitua eratuz.

Erosio- eta disoluzio-prozesuekiko kontenporaneoki, kararri- eta harearri-blokeen deposituak sortu ziren, eta bai inguruko mendietatik eratorritako material buztintsuenak ere.

Prozesu honen emaitza egungo morfologia da, depresioaren erdi-aldean 60 m-tako lodiera maximora heltzen diren deposituak daudelarik.

Adierazkari morfologiko horren ezaugarri inportantea eta berorren eraketarako funtsezkoa izan dena, uraren zirkulazioa da, zeinek, kanpo-alderako irteeraren ezean, lurpeko sare hidrologikoa eta akuifero inportantea eratu bait ditu, azken horrek, dezamaketa-puntuak Urbeltza eta Galitxiren iturburuetan dituelarik, Elduaien udalerriaren kota nahikoa baxuetan kokaturikoak.

Bestalde, depresio-hondoa estaltzen duen deposituak urarekiko iragazketa-kapazitate mugatua duenez, aldi euritsuetan, zonak, bai uholdeak eta bai lurzoruen ekoizpen-kapazitatea limitatzen duten putzuketa-fenomenoak ere pairatu zituen.

Arazo hori ekiditeko, zonaren drenaia burutu da kanal txikien bidez, hegoaldera isurtzen dutelarik, Berastegi ibaiarekin konektatuz.